Tximas Concert

Baina nor genuen “Tximas”? Xabier Laskibar?...galdetu lagunei eta honelako erantzunak jasoko dituzu...
“Agian zeruan edo infernuan... ikusiko gaituk” zioen berak egindako abesti batek...beraz musikaria, musikari aparta, edozein musika instrumentuari doinu duin bat ateratzeko gai, musika produktore fina, informatikan ere autodidakta...eta abar luzea.
#tximasconcert #putzuzulo #arraioirratia #zarautz

Tximas Concert
Baina nor zen... oraindik ez da bete gure jakin mina, galdetzen jarraitu eta honelakoak entzungo ditugu. “langile aparta, arduratsua, oso azkarra, bizkorra, oso burugogorra, haserre erreakzio bortitzak zituena, adimentsua, bere eskuez edozein gauza egiteko gaitasuna zuena, lagunen lagun!”. Askok ezagutu genituen berak egindako gitarrak, musika instrumentuak, surf taulak...herrian aitzindaria izan genuen goitik hasi ta behera. Gaixo zegoelarik bisitan joan eta bere beste erantzun bat “...bi aurpegi dazkat tio...bat ona eta beste bat txarra...zergatik jarriko dizut txarra ba?” Bai! gaixo esan dut, gaixotasun malapartatu batek eraman bai zuen 50 urte besterik ez zuelarik! Gaixotasun malapartatua bai!!! esklerosi anizkoitzak eraman zuen, bere trebezia guztiak deuseztatu zizkion gaixotasuna baina inoiz ez bere buru argitasuna, ohetik ere laguntzen jarraitu bai zuen. Tximas lagunari hau zuzentzen dio beste kide batek: “Ezagutu ginanian musiko bezala admiratzen nian....eta utzi gintuanian pertsona bezala admiratzen nizun ze naiz ta zu oso jodiuta egon beti galdetzen zenidan nerietaz....”

Bere omenaldi kontzertuan 11 musika talde elkartzeko gai izan zen, batzuk berak sortuak eta nola ez musikariez gain surf-eko jendea, betiko lagunak, jende asko elkartu zuen kontzertua, Maiatzak 27an, PUTZUZULO GAZTETXIAN, Zarautzen izandako kontzertu ia guztiak dituzue ikusgai...
 
Loading the player...

Igarotako emanaldiak

Babesleak